XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakezaletasuna eta balkanetako gerra

JUGOSLAVIA ohia osatzen zuten Errepubliketako mugimendu bakezale eta antimilitaristaren handitasuna ziur aski alderatu egin daiteke Europako mugimendu bakezaletik gelditzen denak dituen mugekin.

Zaila da bakezale izaten nazio inbaditzailean, baina are zailagoa gertatzen da hori nazio inbadituan.

Jende asko saiatzen ari da horretan Serbia edo Kroazia errepubliketan, eta, aldi berean, autodeterminazio eskubidea eta nahitaez gerrarekin zerikusirik izan beharko ez duten konponbideak erreibindikatzen ditu.

Urtebete baino gehiago pasatu da Kroazia eta Esloveniako independentzia geldiaraztearren armada federalak esku hartu zuenetik.

Orduan aurrikusten zailak ziren gogorkeria eta krudeltasun mailatara iritsi den gerra bati eman zitzaion hasiera.

Beograden euforia nazionalistak barne etsaia sortu zuen, desertoreek, bakezaleek eta oposizioak osatua.

Areagotu egin zen gutxiengo etnikoen kontrako errepresioa.

Kroaziako nazionalismo beligerantea desagertarazte, krimen eta erbesteratzeez baliatu da.

Bosniako egungo gerra, Serbiako lurralde mugak zabaltzeko hasia, izugarri krudela da.

Konta ezin beste pertsona hiltzeaz gain, II Mundu Gerraz geroztik exodo handiena gertatu da; izan ere, 600.000 pertsona baino gehiago tokiz aldatu dute.

Gerra honek, ordea, antiheroe kopuru handi bat sortu du, beraiek partaide direneko etniak edo erlijioetatik harantzago, beste gizakien kontra aritu beharrean gerra eta beronen ondorioen kontra borrokatzea nahiago duten gizon eta emakumeez osatua.

Jugoslavia ohian jende asko dago gerraren joko arauetan eta logikan sartu ez dena, eta guk behatzaile gisa dakusagun eta gure elkartasunezko inaktibitatetik ondoriozta litekeenetik hain urruti ez dagoen errealitate lazgarri hartarako irtenbideak bilatzen ditu.

Egungo gatazka ez da konponduko EEBB munduko gendarmearen ekimenez NBEk (Nazio Batuen Erakundea) dekretatutako enbargoari esker, ez eta NATO eta MEBk (Mendebaldar Europaren Batasuna) bidalitako untzien eskuhartzearen bidez.

Gerra hasi zenetik errepubliketako zenbait herri lurralde desmilitarizatu deklaratu dira, eta desobeditze zibila populazio sektore handien ohizko praktika da.

Serbiako Parlamentuaren aurrean gauero kandelak pizten dira errepubliketan izan gerrako biktimen omenez, konta ezinezkoak dira desertoreak eta, gainera, erregulartasunez informazio alternatiboa ematen duen Yugofax erresistentzia zibil eta kontrainformazioko esperientzia ere badago.

Horrek badu garrantzia, Serbia eta Kroaziako botereen eskuetan propaganda tresna bihurtu diren benetako gorroto fabrikek, hau da, komunikabideek izandako betekizuna dela medio.

Etsaiaren irudia eraikitzeak gorrotoz, boterearekiko menpekotasunez eta militarismoz betetako inkontziente bat sortzen du.

Duela zenbait urte Europako hirietako kaleak jendez betetzen ziren Kontinentean zegoen gerra arriskuaren kontra protestatzeko.

Handik urte batzutara badugu gerra Kontinentean eta, nahiz eta misilek ez duten hegan egiten gure buruen gainetik, hilak eta sufrimendua egunero azaltzen zaizkigu komunikabideetan.

Mugimendu bakezale eta antimilitarista, eta horretan, jakina, Euskal Herrikoa ere, noraeza eta ezintasunaren artean ari da mugitzen eta, zergatik ez esan, axolagabekeria dosi handiz.

Biztanleria oro har, Euskal Herrikoa barne, axolagabekeria krudel batean dago murgilduta: elkar hil dezatela, azken finean ez dira hain europarrak eta.

Euskal Herriko mugimendu bakezale eta antimilitaristak herriekiko elkartasuna adierazteko eta Balkanetako gerraren kontrako kanpaina bat sortu behar du.

Gerrari intsumiso izan behar dugu.

Gatazka honen inguruan eraiki den distantzia zinikoa puskatzea, herriek nahiz pertsonek beren kabuz erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea, barne hartuz etnikoak edo erlijiosoak izanik ere gutxiengoekiko begirunea, gerrako biktimentzako laguntza humanitarioa nola instituzio eta entitateen aldetik gerraren kontrako jarrera bat bilatzea dira, besteak beste, hainbestetan elkartasuna adierazi duen Euskadi honetan jadanik has daitezkeen zenbait ekinbide.

Gutxi ezagutzen den arren ikasbide moral eta etiko handia ematen ari zaigun errealitate bati laguntza emateko era izango da hori.

Konpromezu bat daukagu Jugoslavia ohiko Errepubliketako mugimendu antimilitarista eta bakezalearekin.

JM FERRADAS

KAKITZATEKO KIDEA

Erredakzioan itzulia